Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Find Ekitaldiak

Event Views Navigation

otsaila 2021

19
otsaila
ostirala
Agerkunderako gunea

AGERKUNDERAKO GUNEA

19 otsaila, 2021 - 13 ekaina, 2021
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Gorka Salmeronek (Legazpi, 1969) eta Joxan Izak (Bergara, 1961) elkarrekin antolatu duten lehen erakusketa da hau. Zehatzagoak izateko, ikonografia kristauaren inguruko interpretazio pertsonala topatuko dugu hemen. Biek ala biek ibilbide artistiko oparoa daukate eta diziplina asko jorratu dute: argazkilaritza, margolaritza, grabatua, eskultura, musika… Horren adierazgarri da erakusketa, ezin hobeto islatzen baitu lengoaia ezberdinek elkar elikatzen eta aberasten dutela leku berean aurkezten ditugunean.

abendua 2020

10
abendua
osteguna
SOMNIUM ARTIFICUM

SOMNIUM ARTIFICUM. Artisten ametsa

10 abendua, 2020 - 7 otsaila, 2021
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

D’Museoak Nori Ushijima pintore euskaldun-japoniarraren gai erlijiosodun lanekin aurkezten duen erakusketa bereziaren izenburua daSOMNIUM ARTIFICUM.1993an, Donostiara iritsi berri –hemen bizi izan zen hamar bat urtez–, accesit bat lortu zuen UshijimakSOMNIUM ARTIFICUM.EL SUEÑO DE LOS ARTISTAS–ARTISTEN AMETSA proiektuarekin.Urte hartan, Zuloaga plazako hormarako Ideia Lehiaketa antolatu zuen Donostiako Udalak, eta ekimen hartara aurkeztu zen artista japoniarra.Ohol gainean tratteggio teknikarekin eta egitura arkitektoniko klasikoarekin egindako formatu handiko marrazkia da erakusketa hau osatzen duten 15 lanetako bat. Lan horrez gain, eduki mistikodun bere ibilbideko…

uztaila 2020

24
uztaila
ostirala
Gaueko seme-alabak

Gaueko seme-alabak

24 uztaila, 2020 - 30 iraila, 2020
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

MARIA CRUZ BASCONESEN COLLAGEAK MARIA CRUZ BASCONES artistak, “Alpe”, multimedia-artista jesuitina, pintorea, esmaltista, eskultorea, Caritas Gipuzkoarekin elkarlanean, 20 “collage” aurkezten ditu “Gaueko seme-alabak” erakusketan. Gizarte zein bizileku bazterketa egoeran dauden pertsonak, eguzkiaren eta euriaren laztanak kalean jasotzen dituztenak, limosna eskatzen duten bitartean gazteak pasatzen ikusten dituztenak, eta poliziak lurretik

17
uztaila
ostirala
Donostiako Alde Zaharra, kalez kale

Donostiako Alde Zaharra, kalez kale

17 uztaila, 2020 - 20 iraila, 2020
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Santa Maria eliza, berriki monumentu multzo izendatu duten, hiriaren erdigune historikoan dago. Erakusketa honen bidez, D´Museoak inguruko ondare arkitektonikoari balioa eman nahi dio. Zentzu honetan, esaldi ospetsua gurea egiten dugu: “Ezin da ezagutzen ez dena maitatu, ezta maite ez dena defendatu ere”, oso aintzat hartuta Museoaren idiosinkrasian. Bisita gidatuak Astearte eta ostegun guztietan 17:00etan bisita gidatuak egiteko aukera dago. Bisita gidatua egiteko, lekua erreserbatu behar da info@dmuseoa.com helbidean (bisitaren inskripzioa bisitaren egun berean itxiko da, 12:00etan). Bisitak, gehienez ere, 10…

otsaila 2020

05
otsaila
asteazkena
Eulate + Ayesta

Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat

5 otsaila, 2020 - 28 ekaina, 2020
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

“Erakusketak Xavier Álvarez de Eulaterekin nuen zor emozionalari erantzun nahi dio. Nire lagunari eta mentoreari egin nahi izan diodan omenaldi xaloa zein ederra da”, adierazten du margolari beasaindarrak. Juan Ayestaren eta Xavier Álvarez de Eulateren arteko giza harremana eta artistikoa Erriberriko frantziskotarren komentuan abiatu eta garatu zen. 1977tik 1982ra bitarteko uda guztietan, bertan elkartu ziren, eta testuinguru hartan ezagutu eta mirestu zuten elkar. “Bilduma osatzeko aukeratu ditugun lanak harreman berezi baten isla dira. Leku-denbora jakinean bat egin genuen belaunaldi desberdinetakobi…

urria 2019

24
urria
osteguna
Hiru eliza

Hiru eliza. Vitoria-Gasteiz 1958-1968

24 urria, 2019 - 15 urtarrila, 2020
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Hiru eliza izango dira urriaren 24tik urtarrilaren 12ra bitartean Donostiako Elizbarrutiko Museoan zabalik egongo den Hiru Eliza. Arkitektura erlijioso errebisionista Gasteizen erakusketaren protagonistak. Arabako hiriburuan dauden hiru tenplu ikoniko horiek 1958tik 1968ra bitartean eraikiak dira, eta lau arkitekto aritu ziren tartean: Javier Carvajal eta José María García de Paredes (Aingeruetako Andre Mariaren eliza), Miguel Fisac (Koroatzearen eliza), eta Luis Peña Ganchegui (San Frantzisko Asiskoaren eliza).

uztaila 2019

23
uztaila
asteartea
Zure eskutik mendiruntz

Zure eskutik mendiruntz

23 uztaila, 2019 - 8 iraila, 2019
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Zure eskutik mendiruntz proiektua elkarren artean loturik dauden 7 artelanez osaturiko instalakuntza da, ikuslea erakusketa espazioan inguratzea lortu nahi duelarik. Los Planetas musika taldearen San Joan Gurutzeko abestitik lorturiko bertsoak instalakuntzaren inspirazio iturri eta bizkarrezur dira. Instalakuntzak azken sei urte hauetan sorturiko artelanak hartzen ditu bere baitan.

maiatza 2019

09
maiatza
osteguna
Miguel Bergasa

Miguel Bergasa. Hilen eguna

9 maiatza, 2019 - 14 uztaila, 2019
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

D´Museoak “Miguel Bergasa. Hilen Eguna” aurkezten du. Erakusketa honetan, Mexiko eta Boliviako eskualde batzuetan heriotza eta, zehazki, Hilen Eguna nola bizi duten erakusten zaigu Miguel Bergasaren kameraren bitartez. 20 argazki baliatuz (12 zuri-beltzean eta 8 koloretan), Miguel Bergasak Michoacán eta Jalisco estatuetara hurbilduko gaitu, bertan erlijioa, heriotza eta hildakoekiko harremana nola bizi duten guri azaltzeko.

martxoa 2019

13
martxoa
asteazkena
Museoa eraikitzen

Museoa eraikitzen. Donostiako Elizbarrutiko Museorako dohaintzak

13 martxoa, 2019 - 28 apirila, 2019
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Donostiako Santa Marta Museoa ez da kultura erakunde itxia eta estatikoa, irekia eta dinamikoa baizik. 2016an sortu zenetik, Nave Santa Marta Nabean biltegiratutako bere bilduma iraunkorra ez ezik (100 artelan), Museoak askotariko DOHAINTZAK jaso ditu hainbat erakunde eta pertsonarengandik, eta horiek jendaurrean jarriko ditugu ikusgai aurrerantzean erakusketa monografikoetan.   Museoak egungo egileen artelanak bildu ditu, adibidez, Javier Arocena, Alejandro Tapia, Jose Gracenea, Xabier Egaña, Ana Batanero, Antonio Knibily, Tomás Hernández, Xabier Obeso, Maite Martinena, Gofer, Gotzon Etxeberria, Javier Machimbarrena, M.…

abuztua 2018

22
abuztua
asteazkena
Murillo eta Sevillano Eskola

Murillo eta Sevillano Eskola

22 abuztua, 2018 - 30 iraila, 2018
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Murilloren jaiotzaren 400. urteurrenaren ondorioz, D'museoak "Año Murillo" ospakizunean parte hartuko du "Murillo eta Sevillako Eskola" erakusketarekin. Erakustaldi honekin D'Museoko aldi baterako erakustareto bat inauguratuko da. Erakusketan Gipuzkoako probintzian dugun Esteban Murilloren koadro bakarra ikusteko aukera izango dugu, artelana Artzain Onaren katedraletik dator. Obra honekin batera, eskolan Murillorekin batera egon ziren artista ezagunen beste 6 obra aurki ditzakegu. Artista horiek Francisco de Zurbarán, Juan Valdés Leal, Juan Simón Gutiérrez eta Ignacio Iriarte gipuzkoarra dira, azken hau, espezialista batzuen arabera, Murilloren…

+ Ekitaldiak esportatu
Escort istanbul istanbul escorts escort istanbul istanbul Escorts