Santa Maria Eliza

Hasiera / Santa Maria Eliza

Museoa Santa Maria Elizan dago, hiriko orube antzinakoetako batean; bi eliza egon ziren bertan, oraingo XVIII. mendeko honen aurretik.

XII. mendekoa da elizari buruzko lehen berria. Estilo erromanikokoa zen, baina ez dago haren aztarnarik. Ondoren, hiriak XVI. mendean jasandako eraso, gerra, sute eta abarren ondorioz, berreraiki egin zuten, eta Euskal Herriko estilo gotikoko altuera berdineko 3 nabeko eliza eraiki zuten.

XVIII. mendeko lehen herenean, aurri-itxura zuen elizak, eta 1739. urtean batzorde bat osatu zuten eliza berriaren eraikuntza. Ignacio de Ibero eta Pedro Ignacio de Lizardi arkitektoek egin zuren elizaren proiektua, ahalik eta azalerarik handiena hartuta (eliza zaharraren klaustroa eta hilerria, eta aurrealdetik hurbilen zeuden etxeak barne hartuta). 1743an sinatu zuten eskritura obra egin behar zuten maisuekin, eta 1774an inauguratu zuten.

Escort istanbul istanbul escorts escort istanbul istanbul Escorts