Eulate + Ayesta

Arte- eta bizitza-esperientzia bat

Hasiera / Eulate + Ayesta
Ekitaldiak kargatzen

Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat

Calle 31 de agosto, 46
5 otsaila, 2020 - 19 apirila, 2020

“Erakusketak Xavier Álvarez de Eulaterekin nuen zor emozionalari erantzun nahi dio. Nire lagunari eta mentoreari egin nahi izan diodan omenaldi xaloa zein ederra da”, adierazten du margolari beasaindarrak. Juan Ayestaren eta Xavier Álvarez de Eulateren arteko giza harremana eta artistikoa Erriberriko frantziskotarren komentuan abiatu eta garatu zen. 1977tik 1982ra bitarteko uda guztietan, bertan elkartu ziren, eta testuinguru hartan ezagutu eta mirestu zuten elkar. “Bilduma osatzeko aukeratu ditugun lanak harreman berezi baten isla dira. Leku-denbora jakinean bat egin genuen belaunaldi desberdinetakobi pertsona gara: Xavier Álvarez de Eulate, maisua, eta ni, haren ikaslea. Gure erlazio pertsonala eta artistikoa, bizitza-arloko eta laguntasun-lotura bihurtu zen. Niretzat biziki garrantzitsua izan zen Álvarez de Eulaterengandik hurbil emandako aroa. Urte haietan, berebiziko arrastoa utzi zidan, eta horri esker, zenbait sari eskuratu eta Gipuzkoako pintore gazteenartean nabarmentzeko aukera izan nuen”.