Jaiotza Napolitarra

Hasiera / Erakusketak / Jaiotza Napolitarra

 

 

Erakusketaren xehetasunak

Irudiak:

Mari Carmen Alonso Pimentel

Eszenografia:

Asociación Belenista de Gipuzkoa

Paisaia:

Lucía Fermín

Bidaia bat XVIII. mendeko Napolesera

D’Museoak bere Jaiotza Napolitarra aurkezten du. 10 urte baino gehiago behar izan dira Jaiotza hau osatzeko, eta teknika tradizionalak erabiliz egin dira irudiak.

Ba al da ordenarik anabasa honetan?

Jaiotza Napolitarrak Napolesen izan zuen bere unerik gorena, XVIII. mendeko bigarren erdian. Eszenografia ikusgarria dauka, errealismo handiko eszena adierazkor askotarikoez osatua.

Jaiotza Napolitarrean ordena bat dago, baita elementu adierazgarri batzuk ere. Misterioa hiriko goialdean dago, tenplu klasiko baten aurrien artean. Herkulanoko eta Ponpeiako aurkikuntza arkeologikoei lotutako erreferentzia bat da. Eszena horretan pertsonaia ugari azaltzen dira: artzainak, saltzaile ibiltariak eta lanbide guztietako ordezkariak, burgesak eta nobleak, musikari eta dantzariak…

Aipatzekoa da hainbat pertsonaia atzerritar eta animalia exotikoren presentzia bitxia, hala nola indioilarrak, tximinoak edo papagaiak, XVIII. mendean, Errege Magoei loturik, Ekialdeko misterioak eta luxuak eragiten zuen liluramenduaren erakusgarriak.

Arropa azpian zer ezkutatzen den

Jaiotza Napolitarreko irudiak handiak eta artikulatuak dira. Buztinez modelatutako buru, esku eta oinak, alanbrezko eta iztupazko armazoi baten gainean muntatzen dira.

Buruak (“testina”, italieraz), eskuak eta oinak buztinezkoak dira, makilaz modelatuak eta tenperatura altuko labe batean erreak. Aurpegien errealismoa zaindu behar da bereziki, adin eta klase sozial guztietako pertsonaiak irudikatuz. Adierazkortasuna funtsezkoa da, bakoitzari bere bizitza indibiduala emateko. Behin buruak erre ondoren, betzuloetan kristalezko begiak inkrustatzen dira. Jarraian, gorputz-adarrak eta buruak pintatu behar dira.

Iztupaz estalitako eta soka mehe batez lotutako alanbrezko armazoi batez egiten dira gorputzak. Horri esker, irudiak artikula daitezke, beren lanbidearen eta jardueraren arabera dagozkien keinu eta jarrerak har ditzaten.

Hurrena irudiak janztea da. Hori ere kontu handiz zaindu behar da, jantziek ongi islatu behar dutelako pertsonaia bakoitzaren kondizioa eta lanbidea. Ehun naturalezko oihal zaharrak erabiltzen dira, lehenago erabiliak izan direlako itxura dutenak. Jantziak, garai hartako modaren araberakoak dira, Misterioa, aingeruak eta Errege Magoak izan ezik.

Azkenik, jaiotza napolitarrei itxura bizi eta bete hori ematen dieten osagarri ugariak landu behar dira.

Escort istanbul istanbul escorts escort istanbul istanbul Escorts