ERDI AROA: ERROMANIKOA ETA GOTIKOA
Kristautasunaren bideak (X. m. – XV. m.)
Historiaurretik, kulturen pasabide eta gurutze-bide izan da Gipuzkoa. III. mendetik, merkataritza-bideetatik eta Santiagorako erromes-bideetatik egin zuen aurrera Kristautasunak. Gotzaindegi eta monasterioek, kristau fedea, Mariaganako, santuenganako eta Eukaristiaren kultua transmititu zituzten, komunitate txikietan, eta arte-lanak gorde zituzten ermita, eliza, komentu eta monasterioetan.