Donostiako eraikin garrantzitsuenetako bat, Santa Maria Eliza, ezagutzeko grina baduzu… argitalpen berriari esker, bere historian eta hiriko historian ere sakontzeko aukera izango duzu, 15€ren truke. Mugi! D’Museora edo Idatz liburudendara etorri eta bertan eros dezakezu.
Kategoria: <span>Egungo Gertaerak</span>
Ondarearen Europako Jardunaldiak
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, urrian, Luisa Roldán eskultorearen “Arantzazuko Ama Birjina” (XVIII. mendea) ikusteko aukera izango dugu.
Azken egunak
Azken egunak ikusteko “Murillo eta Sevillako eskola” erakusketa D´Museoan
Lan jardunaldiak D’Museoan
Ekainaren 4an eta 11n, bi lan-jardunaldi izango dira D´Museoan, eta “Gizartean Eragina duten Kultura Proiektuak” izenburupean eta EHUko Victoria Ateca irakaslearen eskutik, gai horri buruz ikasteko aukera edukiko dugu. D´Museoaren gizarte esparruan sartzen dira bi jardunaldi horiek, esparru horrek Museoan protagonismoa har dezan nahi baitugu.
Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da. Hori dela-eta, ateak zabaltzeko jardunaldia eta bisita gidatu berezi bat antolatu ditu D´Museoak. Xabier Egaña artistak bisita gidatua eskainiko du bere “Liburuak + gurutzeak” erakusketan barrena. Bisita 18:00etan izango da, eta gaztelaniaz. Horrekin batera, Donostiako Museoen Sareko kide denez, sare horren ekimenetan parte hartuko du D´Museoak.