Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, urrian, Luisa Roldán eskultorearen “Arantzazuko Ama Birjina” (XVIII. mendea) ikusteko aukera izango dugu.
Kategoria: <span>Egungo Gertaerak</span>
Azken egunak
Azken egunak ikusteko “Murillo eta Sevillako eskola” erakusketa D´Museoan
Lan jardunaldiak D’Museoan
Ekainaren 4an eta 11n, bi lan-jardunaldi izango dira D´Museoan, eta “Gizartean Eragina duten Kultura Proiektuak” izenburupean eta EHUko Victoria Ateca irakaslearen eskutik, gai horri buruz ikasteko aukera edukiko dugu. D´Museoaren gizarte esparruan sartzen dira bi jardunaldi horiek, esparru horrek Museoan protagonismoa har dezan nahi baitugu.
Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da. Hori dela-eta, ateak zabaltzeko jardunaldia eta bisita gidatu berezi bat antolatu ditu D´Museoak. Xabier Egaña artistak bisita gidatua eskainiko du bere “Liburuak + gurutzeak” erakusketan barrena. Bisita 18:00etan izango da, eta gaztelaniaz. Horrekin batera, Donostiako Museoen Sareko kide denez, sare horren ekimenetan parte hartuko du D´Museoak.



