Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Find Ekitaldiak

Event Views Navigation

abendua 2023

05
abendua
asteartea
Jaiotzak

Jaiotzak

5 abendua, 2023 - 21 urtarrila, 2024
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

D'Museoan ikus daitekeen erakusketan jaiotza mota desberdinen jatorria eta tipologia ezagutuko ditugu. Horretarako, lehen areto batean, egile, garai, jatorri eta teknika ezberdinen irudi bilduma bat aurkezteko dugu, baita lau diorama eta burdinazko zepan egindako Olentzeroren irudi bat ere. Bigarren aretoan, Museoko Jaiotza Napolitarraz gain, Euskal Jaiotza Herrikoia eta munduko hainbat lekutako irudiak eta jaiotzak aurkeztuko ditugu.

urria 2023

03
urria
asteartea
Kyoto. Juan Gabriel Vich

Kyoto. Juan Gabriel Vich

3 urria, 2023 - 19 azaroa, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Juan Gabriel Vichen sormen-prozesua erregresiboa da. Desikasten, arazten, purgatzen, garbitzen, saiatzen da. Ez du gehitzeko edo frogatzeko asmorik, baizik eta erakustea, eskuan jartzea. Eta keinurik gabe egiten du, beso fantasma batetik abiatuta. Lausodura eta argia betiere teknika bikain baten bidez. Vichen pinturak ez du ezer fisikotik, ariketa mental zabal baten emaitza da guztia. Lasaitasun sakonenari egiten diogu aurre, baretasun zirraragarrienari.

ekaina 2023

20
ekaina
asteartea
Errituak eta erlijio-mistizismoa Peruko Andeetan. Teo Allain Chambi & Andrés Fernando Allain Zamalloa

Errituak eta erlijio-mistizismoa Peruko Andeetan. Teo Allain Chambi & Andrés Fernando Allain Zamalloa

20 ekaina, 2023 - 3 iraila, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Santuen inguruko jaiak eta errituak Andeetako kolektibitateen nortasuna birsortzeko uneak dira gaur egun; beraz, identitate-rol soziokulturala betetzen dute. Hori dela eta, migratzaile taldeak elkartu eta jai horiek aldizka ospatzen eta birsortzen dituztela ikus daiteke. Bestalde, jaiak egunerokotasuna apurtzen du eta bereziki sinbolikoa den garai bat sortzen eta bizitzen dute parte-hartzaileek. Izan ere, mozorrotuta edo jantzi bereziak jantzita edo ikusle gisa, beren jatorrizko garaiekin bat egiten dute eta beren esperientzia mistikoa bizi dezakete.

martxoa 2023

10
martxoa
ostirala
José Luis Cobreros

José Luis Cobreros. 3 dimentsio

10 martxoa, 2023 - 14 maiatza, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Erakusketa honetan José Luis Cobreros artista donostiarraren 11 obra aurkeztu ditu D´Museoak. Eskultura figuratibo klasiko eta modernoarekiko leiala, giza gorputzaren mireslea, lasaitasunaren eta amildegiaren arteko sortzailea, bere aitaren, haurren, emakumeen eta Gipuzkoako industrialarien busto eta erretratuen egilea.

urria 2022

18
urria
asteartea
San Inaziori buruzko ikuskerak

San Inaziori buruzko ikuskerak

18 urria, 2022 - 8 urtarrila, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Galderak planteatu nahi ditu erakusketak erantzunak baino gehiago. Lengoaia artistiko berriek santuaren ikuskera/ikonografia berri bat eragin zuten edo forma baino ez da aldatzen? San Inazioren figura irudikatzen jarraitu zuten aldatzen ari zen eta eliza bere protagonismoa galtzen ari zen gizarte hartan? XX. mendeko artista gipuzkoarrak gai "klasikoak" interpretatzera edo berrinterpretatzera hurbildu ziren? Erakusketa honek galdera horiei erantzuten diela uste dugu.

ekaina 2022

15
ekaina
asteazkena
Oteiza Argentinan

Oteiza Argentinan

15 ekaina, 2022 - 2 urria, 2022
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Jorge Oteizak Ameriketan eman zuen aldia da bere etapa ezezagunena. Argentinan aurkitu ahal izan diren piezetako batzuk bildu dira erakusketa honetan. Buenos Aires izan zen bere bidaiaren abiapuntua eta amaiera, baina baita hainbat urtetan bizi izan zen lekua ere. Hantxe ezagutu zuen Itziar Carreño, bere bizitzako pertsonarik garrantzitsuenetariko bat, eta harekin ezkondu zen 1938ko maiatzean. Obra guztiak argitaratu gabeak dira.

apirila 2022

06
apirila
asteazkena
Erruki lanak

Erruki lanak. Mari Cruz Bascones “Alpe”

6 apirila, 2022 - 5 ekaina, 2022
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Mari Cruz Basconesen erakusketak konposizio abstraktu eta figuratiboko 14 esmalte liluragarri ditu, Erruki lanen irakurketa originala indarrez adierazten dutenak. Erakusketa bi ataletan antolatuta dago: Gorputzeko erruki-lanak (besteen behar fisiko eta materialei heltzen dieten maitasun-ekintzak dira) eta Espiritualeko erruki-lanak (pertsonen adimen-, bihotz- eta arima-beharrei heltzen dietenak).

abendua 2021

30
abendua
osteguna
Okasiorako jantzia

Okasiorako jantzia

30 abendua, 2021 - 3 apirila, 2022
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

D´Museoak Koruko Ama Birjinaren mantuen sorta bat aurkezten du erakusketa honetan. Koruko Ama Birjina da eliza honi izena ematen diona, bai eta Donostiako zaindaria ere. Erakusketa honen bidez ezagutzera eman nahi ditugu Koruko Ama Birjinaren irudiaren historia, bere mantuen bidez transmititzen diren mezuak eta mantu horietaz gozatzeko aukera eman diguten emakume-esku askoren lana, bai egin mantu horiek zituztelako, dohaintzan eman zituztelako edo zaindu zituztelako. Inoiz galdetu al diogu geure buruari zergatik janzten diren irudiak? Gizartean bezala, Elizan ere, jantziak komunikatu…

azaroa 2021

02
azaroa
asteartea
Arantzazu 70 años

Arantzazu 70 urte

2 azaroa, 2021 - 8 abendua, 2021
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ‘Arantzazu, 70 urte’ erakusketa aurkezten du Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan. D 'Museoan instalatuta dago erakusketa, eta azaroaren 30era arte bisitatu ahal izango da. Erakusketaren helburu orokorra Enrique Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oizaren arkitekturari errekonozimendua ematea da, Gipuzkoako XX. mendeko talde artistiko adierazgarrienaren bultzatzaile gisa

uztaila 2021

29
uztaila
osteguna
Dohaintzak. Museoa eraikitzen

Dohaintzak. Museoa eraikitzen

29 uztaila, 2021 - 3 urria, 2021
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Zenbait erlijio-komunitate beste monasterio batzuetara aldatu edo bildu dira, kasu honetan, Astigarragako Agustindar Kalonjeen eta Donostiako Santa Teresaren karmeldarren monasterioetara, eta, bestetik, hainbat egileren erlijio-gaietako funtsak dohaintzan jaso ditugu (Simón Arrieta, Bienabe Artía, Flores Kaperotxipi, Javier Arocena, Tomás Hernández-Mendizabal, José Antonio Fermín Gorosabel (Gofer), Joaquín Pallarés, Ana Batanero, Antoine Knibily, Jyoti Sahi, eta Vasile Alupului) bildumagile partikularren edo artisten beren eskutik; horri guztiari esker, Elizbarrutiaren Museoaren funtsak aberasteko aukera izan dugu. Zenbait pinturak, marrazkik, grabatuk eta eskulturak osatzen dute erlijio-arteko…

+ Ekitaldiak esportatu
Escort istanbul istanbul escorts escort istanbul istanbul Escorts