José Luis Cobreros. 3 dimentsio
Erakusketa honetan José Luis Cobreros artista donostiarraren 11 obra aurkeztu ditu D´Museoak. Eskultura figuratibo klasiko eta modernoarekiko leiala, giza gorputzaren mireslea, lasaitasunaren eta amildegiaren arteko sortzailea, bere aitaren, haurren, emakumeen eta Gipuzkoako industrialarien busto eta erretratuen egilea.